Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten dugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.

Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.

Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.

Argazkiaren iturria: http://never-want-to-leave.blogspot.com/2011/01/musica.html

2011-11-22

Guk euskaraz

Abesti bat bi ahotsetan egin nahi, eta ezinean zaude? "Guk euskaraz" abestiaren zatitxo bat bi ahotsetan jarri dizuet begiratzeko.

2011-11-16

Hainbat abesti

Azkeneko sarrera hauetan ahotsan zentratu naiz batik bat.
Zergatik?
Normala delako ume guztiek instrumentuak ez edukitzea, baina ahotsa denok daukagunez, erabiltzen ikasi behar dugulako.
Gainera, umeei izugarri gustazen zaie abestea.

Hemen bideo batzuk utzi dizkizuet, umeekin abestu daitezkeen abestiak ikusteko.

Lehenengo bideoa, unibertsitateko ikaskide batekin grabatua da.
"Txori txiki bat" abestia grabatu genuen, hona hemen letra:


Txori txiki bat
negarrez ari da.
Txio txioka
amari deika.
Goizean habitikan
ihes egin du
Iluntzean basoan galdu zaigu.
Txio, txio.

2011-11-15

Instrumentua : Abestia

Jende guztiak ez dauka instrumenturik etxean. Zorionez, badago denbora guztian eduki dezakeegun instrumentua: ahotsa. Ahotsa, nahiz eta pertsona guztiek ez duten instrumentu konsideratzen, hau ere landu eta entsaiatu egin behar da.

Beraz, hasieran txarto abesten duzuela pentsatzen baduzue, ez hetsi. Lan eginez lortzen dira gauzak.

Neuri asko gustatzen zait abestea. Horregatik, urte askotan zehar ahotsa entrenatzen egon naiz. Hemen duzue neuk egindako grabazio bat:

2011-11-10

Isiltasuna

“Soinuaren gabezi absolutua”

Umeek isiltasuna sentitzen ez badute, ez dute ulertuko. Nola lortuko dugu? Jokoak eginez, musikan beti egiten den bezala.

Jokoak edozein adinetan egin daitezke. Adibidez: umeek abesti bat entzungo dute eta musika geratzen denean (pertsona batek musika gelditzen duenean) umeek euren burua ukitu behar dute. Oso dibertigarria da ume txikiekin egiteko.

Klasearen hasieratik ISILIK hitza errespetatu behar da. Ikasleei, isiltasuna dagoenean beste soinu batzuk entzun daitezkeela esan ahal zaie. Isilik geratzen direnean, entzuten dituzten soinuez galdegin ahal zaie.

Kontuan hartu behar da soinua mugimendua, eta isiltasuna atsedena dela.


Entzumen bereizketa eta entzumen memoria

Entzumen bereizketa:

Ume batek soinu konkretu batzuk objektuekin konparatu baditzake, entzumen bereizketa duela esan daiteke. Zer da konparatu daitekeena? Abesti baten notak, animalien soinuak …

Umeak egiten duen lehenengo gauza, inguruko soinuak entzutea da. Naturako soinuak entzuten ditu: txoritxo baten kanta, beste ume batzuen ahotsa …

Hau lantzeko hainbat jolas aurki ditzakegu. Errazena da soinu pila dituen CD bat jartzea, eta umeek banan-banan entzungo dituzte, azkenik, soinu bakoitza zer den esateko.

Hemen jartzen dizkizuet umeei jarri ahal zaizkien soinu adibide batzuk:
- Naturaren soinuak


Entzumen memoria:
Memoria mota hau era askotan lantzen da. Asmakizunak egitea oso dibertigarria izan daiteke, eta umeei asko gustatzen zaio. Umeei oso ezaguna egiten zaien abesti bat hartuz, asmatu behar dute zer abesti den. Nola? Abestiaren izena esanez edo hura abestuz. Dena den, instrumentuekin ere egin daiteke.


Sentsibilitate musikala

Sentsibilitate musikala, joko eta abestien bidez garatzen doa. Umeak abesti bat eskatzen duenetik demostratzen du bere sentsibilitatea.

Musikarekin zerikusia duen euren gorputzaren posibilitate guztiak ezagutzen dituztenean (pultsua jarraitzeko txaloak, instrumentuak entzuterakoan sentimenduak …) euren sentsibilitate musikala garatzen doaz.

Musikarekin izaki sentikorra sortzen da; istorio bat entzutean hunkitzen dena.

Printzipio konkretu batzuk irakastea gomendatzen da, adibidez: naturarekiko maitasuna, errespetua …

Soinuaren oinarrizko ezaugarriak:

1) Azkarra - Motela
(Soinuaren abiadurari dagokio)
Hau lantzeko erarik onena, umeek ezagutzen duten abesti bati abiadura aldatzea da. Lehenik abestia azkarrago abestuz, eta gero motelago. Horrela, umeek ezaugarri horiek ulertuko dituzte.

2) Indartsua - Ahula
(Soinuaren altuerari dagokio)
Hau. aurrekoaren antzera landu daiteke, hau da, abesti ezagun bat hartuz, eta estrofa bakoitza indartsuago edo ahulago abestuz. Normalean, 2 urtetik goragoko umeek barneratzen dute hoberen. Bain honek ez du esan nahi umee txikiagoekin joku modura landu ezin daitekeenik.

3) Zorrotza - Grabea
(Soinuaren altuerari dagokio)
Umeek hau ulertzeko, objetuen soinuekin erlazionatu daiteke, adibidez: iñurria (zorrotza) eta elefantea (grabea). Txikitxoa den guztia zorrotza izango da, eta handia dena, grabea.

4) Luzea - Laburra
(Soinuaren luzeerari dagokio)
Hau azaldu daiteke soinu luze bat nola izan daitekeen azaltzen, eta nola izan daitekeen soinu labur bat. Txirula erabili daiteke ariketa hau egiteko.


2011-11-06

Txinatar dantza

Tchaikowakyk egina da, ez da oso ezaguna, baina benetan polita.




Sinfonia Pastorala

“Beethovenen Sinfonia Pastorala” Ludwig van Beethovenek egina da (1808). “Recuerdos de la vida campestre” izenarekin ezagunak diren obren partea da.




Suzko txoria

“Suzko txoria” Igor Stravinskik egindako balleta da (1910). Errusiako istorietan oinarrituta dago, txori magiko batean.




Animalien ihauteria

“Animalien ihauteria” musikal bat da. 14 mugimendu ditu eta Camille Saint-Saëns konpositore frantsesak egina da.

Rapsodia urdina

“Rapsodia urdina” George Gershwinek sortua da, piano eta jazz banda batentzako egina (1924). Musika klasikoa eta jazz estiloa nahasten da.



Ponpa eta zirkunstantzia

“Ponpa eta Zirkunstantzia” Edward Elgarrek sortutako martxa bat da. Honek, bost martxa egin zituen, baina lehena (hauxe bera) da ezagunena. Estatu Batuetan, nerabeak graduatzen direnean abesti hau jartzen da.




Erromako pinuak

“Pinos de Roma” 1924an sortutako Ottorino Respighiren obra bat da. Hainbat mugimendu ditu, eta bakoitzean, Romako hirietan zehar aurkitu daitezkeen pinuetan oinarrituta dago.

Respighik benetako txantxangorri baten txioak sartu zituen abestian.




Berunezko soldadutxoa

“Berunezko soldadutxoa” Hans Christian Andersenek egindako ipuina da. Dmitri Shostakóvichek ipuin hori kontuan hartuta, obra hau sortu zuen.




2011-11-05

Bideo interesgarrien albuma

Picasako argazkiak

Egunluzeak

Picasan argazki album bat egin dut. Nahi baduzue gainbegirada bat eman dezakezue. Gai honekin erlazionatutako argazkien bilduma da.
Gustatzea espero dut. 
Beharbada, egun batzuk barru argazki gehiago jarriko ditut. 

Liburu interesgarri batzuk

Hauexek musikari buruzko liburuak dira. Musikaz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, deskargatu eta gainbegiradatxo bat eman.











Praktika ezin hobea

SARTU ETA IKUSI JAUN ANDREOK

Bideo honetan, Radetzki martxa abestiarekin egindako gorputz perkusioaren adibidea da.
Praktika benetan harrigarri eta bikaina da.
Andereño honek ikasle bakarra hartu du, baina 25 ikaslerekin ere egin daiteke.

Gorputz perkusioa hezkuntzan

Gorputz perkusioa aintzinatik erabili izan da. Instrumentuak baino lehenago, jendeak gorputzarekin sortzen zuen soinua. Adibidez, gaurko tribuek perkusioa dute instrumentu nagusia.

Baina umeak kapazak izango dira horrelakorik egiteko?


Javier Romero Naranjok horri buruzko bideo interesgarri batzuk igo ditu Youtuben:
- Funka
- Rocka
- Samba

Nire esperientzia propioa

Blog honetan musiken hainbat atalei buruz hitz egin dut, baina ez dut iñoiz musika eta bion erlazioa azaldu.
Egia esan, 4 urterekin hasi nintzen musika eskola batean. Lehenengo urteetan sentsazioak lantzen genituen, eta beranduago, teoria. 

7 urterekin pianoa aukeratu nuen nire instrumentua izateko, baina autodidaktaki, beste instrumentu batzuk frogatzen hasi nintzen: kitarra, txirula, panderoa ... eta ahotsa bereziki. 

Audizioetan parte hartzea musikaren parte garrantzitsua da.
Hauxe da duela bi urteko (2009) audizio bateko nire parte hartzea:




Tempoa

Tempoa musikaren abiadura da. Abiadura ezberdinak daude, eta bakoitza izen batekin esagutzen da. Hauexek dira tempoaren adibide batzuk.

Izena Esanahia Metronomoa
Largo Oso astiro 0-50
Larguetto Astiroago 50-66
Adagio Astiro 66-76
Andante Lasai 76-108
Moderatto Moderatua 108-120
Allegro Azkar 120-168
Presto Azkarrago 168-200
Vivace Oso azkar 200-207

Metronomoa abiadura mantentzeko aparailua da. 
Erdian dagoen barra metalikoa alboetara kulunkatzen da.
Tempo guztiak metronomo honen bidez neurri daitezke.

Musika, haur hezkuntzatik lantzen da

Haur hezkuntzan musika gela bat izatea gomendatzen da, beste ekintzak alde batera utziz.
Kontzentrazioa behar dute lan egiteko, eta mugitu ahal izateko lekua ere. Bertan, klaserako beharrezkoak dituzten gauzak aurkitu behar dituzte, instrumentuak adibidez.

Erritmoa:
Erritmoa umeekin oso gazteak direnetik lantzen da. Esan daiteke, ikasketa musikalaren oinarria dela.
“Erritmoak musikaren konpasari esanahia ematen dio”

Konpasak abestiaren abiadura markatzen du. Erritmoa gizabanako bakoitzaren izaeran dago, egunerokotasunean, bizitako esperientzietan… GUZTIAK DAUKA ERRITMOA.

Honek (erritmoak) hiru elementu nagusi ditu:

Pultsua:
“Pultsua musikaren konstantea da”.
Txaloak ematearekin eta ibiltzearekin lan egitea gomendatzen da. Pandereta batekin marka daiteke pultsua, eta umeek txaloekin eta ibiliz jarraituko dute martxa.

Oso txikiak direnekin, albo batera eta bestera kulunkatuz landu daiteke, ezagunak diren abestiak erabiliz.

2011-11-03

Jaio aurreko musika


Emakumeei euren haurdunaldietan musika entzuteko esaten zaie.  
Zein musika, baina?  Erlaxatzeko balio duen edozein musika. Abestiak entzutean lortu nahi dena da jaioberriarekin komunikatzea eta lasaitasun sentimendua transmititzea; eta hori soilik lor daiteke amak ongi sentitzen bada .

Musika klasikoa eta barrokoa entzutea gomendatzen da, Bach, Vivaldi eta Mozart, bereziki. Egunero 10 minutu entzutea nahikoa da. 




Taldeka kantatzen

Edonori gustatzen zaio abestea, ez soilik umeei. Klasean adibidez, taldean txarto abesten duen pertsona bat badago eta lotsa ematen badio guztion artean abestea, talde osoak abesten badu ez zaio hainbeste entzungo eta auto-konfiantza areagotuko da.

Instrumentu guztien artetik, ahotsa da zoragarriena eta bariazio gehien lor ditzakeena. Taldekako kantak oso garrantzitsuak dira giza baloreak lantzeko,  ez soilik ahotsa lantzeko. Gainera, umeek disfrutatu egiten dute ikasi bitartean.

Umeek abestiak gogoratzen dituzte klasea bukatu eta gero; horrek esan nahi du, abestiaren letraren esanahia barneratzen dutela. Umeak letrak ulertzen eta barneratzen ikasten du.

Edonork abesti sinplea sortzeko kapaza izan daiteke. Normalean, irakasleek egunean zehar behar izango dituzten abestiak sortzen dituzte. Hori gertatzen bada, abestien letrak zaindu beharko ditu, behar bezalako baloreak errespetatzeko.

Ezinezkoa bada abesti oso berri bat sortzea (letra eta musika), onena da ezaguna egiten zaigun abesti baten melodia hartzea eta guk nahi dugun letra jartzea. Horretarako, silabak kontuan hartu behar dira, eta guk sortzen dugun letra  jatorrizkoaren antzekoa izatea gomendatzen da.  


Informazio iturria:
http://www.cosasdelainfancia.com/biblioteca-articulo07.htm


Argazkia:

2011-10-28

Notak, pentagramak eta oinarrizko jakintzak

Gaur musikaren gaia hurbilagotik landuko dugu; eta lehendabiziz, notekin hasiko gara.
Soinuak, notetan irudikatzen dira. Zazpi nota nagusi daude eta hauxe da euren ordena: do, re, mi, fa, sol, la, si.
Notak paperean adierazi nahi baditugu, ezinezkoa da soinuen bidez identifikatzea; eta horretarako sortu zen PENTAGRAMA.
Pentagramak bost lerro horizontal paralelo eta 4 tarte ditu, eta notak, behetik gora, honen lerro eta tarteetan idazten dira soinuaren arabera.
Hemen badago gai honi buruzko azalpen nahiko argi bat:



2011-10-21

Aurreko artikuluetan frogatu dugun moduan, musikak izugarrizko garrantzia dauka. Baina, normalean, kontzeptuak nahasten ditugu.

Klasean musika egoteak ez du esan nahi klasikoa izan behar denik. Beste hainbat estilo musikal aurki ditzakegu eta eurak klasean aplikatu.

Nik pertsonalki, txikiak direnei Oskorri jartzea gomendatzen dizuet.


Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.
Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.
Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

2011-10-14

Musikaren eragin positiboak umeengan

Kanadako psikologo batzuek esperimentu baten bidez jakin dute musikak umeen garunaren azala arinagotu egiten duela.
Umeek, eurentzako egokituak dauden abestien bidez (errimak, errepikapenak eta keinuak erabiliz), hitz egiteko era hobetzen dute eta ezagutzen ez dituzten hitzen esanahia ulertzen hasten dira.
Horrez gain, umearen kontzentrazio egokian laguntzen du, baina matematiketarako eta hizkuntzak ikasteko gaitasunean ere (euren memoria sustatu).
Musika bidez, umearen mugimenduak estimulatu egiten dira. Errekurtso berriak bilatzen dituzte musika obrek eskatzen dituzten erritmoetara moldatzeko; eta ho

2011-10-11

Piano Online

Pianoa notak ikasteko instrumentu bikaina da. Notak bata bestarearen ondoan daude eta horrela erraz ikasi daitezke.

Hemen duzue zuek zeuek notekin esperimentatzeko tresna:

2011-10-06

Musikogramak

Lehen hezkuntzako musika klaseetan nahiko arruntak izan ohi dira, baina ez dituzte benetan beharrezkoak diren funtzioak lantzen.

Umeak dibertitu egiten dira, baina hori ez da nahikoa. Musikak ez du soilik dibertitu behar, SENTIARAZI behar du.

Ume txikiek ez dakite partiturak irakurtzen, eta beraz, musika ulertzea saila egiten zaie. Baina badago horri aurre egiteko metodoa: MUSIKOGRAMA.

Musikogramak irudi batzuk ditu, eta hauek musika konkretu baten irudikapenak dira. Oso errezak dira, umeentzako aproposak.

Musika eta irudiaren arteko lotura ikustea baino ez dago.

Hona hemen primerako adibidea:

Zabal ezazu musika eta irudiei begiratu.


2011-10-04

Musika eta mugimenduen koordinazioa

Dantza, musika eta mugimenduen koordinazioan datza.
Hauxe egiteko erritmoa beharrezkoa da, azken hau, musikaren funtsa izanik.
Umeei lehen-bailen irakatsi behar zaie erritmoa mantentzen, musikaz goza dezaten.


2011-09-30

Instrumentuetan trebeak

Edonor ez da trebea instrumentuak jotzen. Txikitatik ikasten baduzu errazagoa egingo zaizu.
Beste batzuk, ordea jaiotzetik dute talentua.

Honen adibide da bideo hau:


Musikoterapiaren azalpena


Musikoteriapia, musikaren elementuak (hala nola, melodia, erritmoa, armonia...) erabiltzen ditu mota askotako arazoak konpontzeko (pertsona bakoitzaren beharrizan kognitiboak, psikikoak, sozialak eta fisikoei aurre egiteko.

Metodo hau munduko leku askotan da erabilia, medikuek bereziki. Estresa, tentsioa, depresioa ... eta abar gainditzen laguntzen du.

Musikak poza, erlaxazioa, espiritualitatea ... sortzen du. Honen helburua zera da: gaixotasunen efektu negatiboak baino efektu positibo gehiago sortzea.

Behin baino gehiagotan, medikuek esan dute gaitaxunen jatorria burmuinean dagoela, eta horiek estimulu jakin batzuk bidaltzen dizkiote gorputzari eta gaixotasun bihurtzen ditu.

Musikak beste estimulu batzuk sortzen ditu eta burmuinera heltzen dira, horrela gaixotasunei aurre egiteko gai izan gaitezke.

Hona hemen arazo bakoitzari dagokion musika:

Lo egin ezina:

Hipertentsioa:

Depresioa:

Antsietatea:


Musikoterapiako klasea

Egun luzeak dira, eta izango dira .

Egunak luzeak dira, normalean. Zereginez betetzen dugu geure bizitza eta ez gara disfrutatzeaz oroitzen.

Disfrutatzeko burua deskonektatu behar da, norberarentzako momentua aurkitu, poza sortzen duen edozer gauza egiteko. Hori da musikaren funtsa: pozaren sormena.


Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten ditugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.


Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.


Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.