Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten dugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.

Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.

Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.

Argazkiaren iturria: http://never-want-to-leave.blogspot.com/2011/01/musica.html

2011-10-28

Notak, pentagramak eta oinarrizko jakintzak

Gaur musikaren gaia hurbilagotik landuko dugu; eta lehendabiziz, notekin hasiko gara.
Soinuak, notetan irudikatzen dira. Zazpi nota nagusi daude eta hauxe da euren ordena: do, re, mi, fa, sol, la, si.
Notak paperean adierazi nahi baditugu, ezinezkoa da soinuen bidez identifikatzea; eta horretarako sortu zen PENTAGRAMA.
Pentagramak bost lerro horizontal paralelo eta 4 tarte ditu, eta notak, behetik gora, honen lerro eta tarteetan idazten dira soinuaren arabera.
Hemen badago gai honi buruzko azalpen nahiko argi bat:



2011-10-21

Aurreko artikuluetan frogatu dugun moduan, musikak izugarrizko garrantzia dauka. Baina, normalean, kontzeptuak nahasten ditugu.

Klasean musika egoteak ez du esan nahi klasikoa izan behar denik. Beste hainbat estilo musikal aurki ditzakegu eta eurak klasean aplikatu.

Nik pertsonalki, txikiak direnei Oskorri jartzea gomendatzen dizuet.


Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.
Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.
Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

2011-10-14

Musikaren eragin positiboak umeengan

Kanadako psikologo batzuek esperimentu baten bidez jakin dute musikak umeen garunaren azala arinagotu egiten duela.
Umeek, eurentzako egokituak dauden abestien bidez (errimak, errepikapenak eta keinuak erabiliz), hitz egiteko era hobetzen dute eta ezagutzen ez dituzten hitzen esanahia ulertzen hasten dira.
Horrez gain, umearen kontzentrazio egokian laguntzen du, baina matematiketarako eta hizkuntzak ikasteko gaitasunean ere (euren memoria sustatu).
Musika bidez, umearen mugimenduak estimulatu egiten dira. Errekurtso berriak bilatzen dituzte musika obrek eskatzen dituzten erritmoetara moldatzeko; eta ho

2011-10-11

Piano Online

Pianoa notak ikasteko instrumentu bikaina da. Notak bata bestarearen ondoan daude eta horrela erraz ikasi daitezke.

Hemen duzue zuek zeuek notekin esperimentatzeko tresna:

2011-10-06

Musikogramak

Lehen hezkuntzako musika klaseetan nahiko arruntak izan ohi dira, baina ez dituzte benetan beharrezkoak diren funtzioak lantzen.

Umeak dibertitu egiten dira, baina hori ez da nahikoa. Musikak ez du soilik dibertitu behar, SENTIARAZI behar du.

Ume txikiek ez dakite partiturak irakurtzen, eta beraz, musika ulertzea saila egiten zaie. Baina badago horri aurre egiteko metodoa: MUSIKOGRAMA.

Musikogramak irudi batzuk ditu, eta hauek musika konkretu baten irudikapenak dira. Oso errezak dira, umeentzako aproposak.

Musika eta irudiaren arteko lotura ikustea baino ez dago.

Hona hemen primerako adibidea:

Zabal ezazu musika eta irudiei begiratu.


2011-10-04

Musika eta mugimenduen koordinazioa

Dantza, musika eta mugimenduen koordinazioan datza.
Hauxe egiteko erritmoa beharrezkoa da, azken hau, musikaren funtsa izanik.
Umeei lehen-bailen irakatsi behar zaie erritmoa mantentzen, musikaz goza dezaten.