Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten dugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.

Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.

Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.

Argazkiaren iturria: http://never-want-to-leave.blogspot.com/2011/01/musica.html

2012-09-30

Axis of awesome

Tamalez, bideo honetan agertzen dena egia osoa da. Hau da, modan dauden abesti gehienak 4 akordez osatuta daude, baina tonu ezberdin batean. Baina, talde honen kasuan bezala, abestiak pilatuz eta aztertuz gero, berehala konturatzen gara bere sinpletasunaz.


Mozart Group

Arratsalde on guztioi!
Duela ordu batzuk Mozart Group taldea ikusi dut youtuben eta zuekin partekatzea erabaki dut.
Musika ikasgaia ez da beti aspergarria izan behar, nahiz eta  musikako irakasleek gehienetan ez dituzte ikasleak behar bezala motibatzen, eta ez dira gai kontzertu klasiko bat erakargarri egiteko.

Zorionez, talde honek musika klasikoa ulertzen laguntzen digu, baita barre batzuk egiten ere. Disfruta ezazue!


2012-02-16

Nire lehenengo musikako klasea

Unibertsitatean ikasten ari naiz, eta 2. mailan gauden ikasle guztiok hilabete bat egon gara ikastoletan praktikak egiten.  Musikako irakasleari neuk bakarrik klase bat ematea eskatu diot, eta berak baietz esan dit inolako zalantzarik gabe. Dena den, ez dut bere liburua erabiliko, nire material propioa eramango dut.

Oskorriren abestia:
Lehendabiziz Oskorriren "Biarritzen etxe batean" abestia jarri diet umeei. Hasieran ez dute abestu, lotsa eta ezjakintasunagatik, baina gero, bigarren aldian denek abestu dute. 

Erritmoak:
Patxi Perezen diskaren "Borobila" musika erabiliz, erritmo batzuk egin ditugu, (pultsua eta azentuaren arteko ezberdintasunak argitu ostean).
  • 2 talde, batek pultsua eta besteak azentua. "Aldatu" hitza entzutean, azentua egiten dabilen taldea pultsua egin du, eta alderantziz. 

Erreztasuna ikusi dudanez zailtasun maila handitu dut:
  • 3 talde: pultsua, azentua eta erritmoa. Hau, ordea, zailegia iruditu zaie, eta oso trakets ibili dira hau egiten. Dena den, oso ongi pasatu dute. 

2012-02-08

Altxorraren bila

Unibertsitatean, musikako ikasgaiarako proiektu bat egin behar izan genuen duela hilabete batzuk. Lan izugarria izan zen eta oso harro gaude. Oso luzea da, baina ikusteak merezi du.

2011-11-22

Guk euskaraz

Abesti bat bi ahotsetan egin nahi, eta ezinean zaude? "Guk euskaraz" abestiaren zatitxo bat bi ahotsetan jarri dizuet begiratzeko.

2011-11-16

Hainbat abesti

Azkeneko sarrera hauetan ahotsan zentratu naiz batik bat.
Zergatik?
Normala delako ume guztiek instrumentuak ez edukitzea, baina ahotsa denok daukagunez, erabiltzen ikasi behar dugulako.
Gainera, umeei izugarri gustazen zaie abestea.

Hemen bideo batzuk utzi dizkizuet, umeekin abestu daitezkeen abestiak ikusteko.

Lehenengo bideoa, unibertsitateko ikaskide batekin grabatua da.
"Txori txiki bat" abestia grabatu genuen, hona hemen letra:


Txori txiki bat
negarrez ari da.
Txio txioka
amari deika.
Goizean habitikan
ihes egin du
Iluntzean basoan galdu zaigu.
Txio, txio.

2011-11-15

Instrumentua : Abestia

Jende guztiak ez dauka instrumenturik etxean. Zorionez, badago denbora guztian eduki dezakeegun instrumentua: ahotsa. Ahotsa, nahiz eta pertsona guztiek ez duten instrumentu konsideratzen, hau ere landu eta entsaiatu egin behar da.

Beraz, hasieran txarto abesten duzuela pentsatzen baduzue, ez hetsi. Lan eginez lortzen dira gauzak.

Neuri asko gustatzen zait abestea. Horregatik, urte askotan zehar ahotsa entrenatzen egon naiz. Hemen duzue neuk egindako grabazio bat:

2011-11-10

Isiltasuna

“Soinuaren gabezi absolutua”

Umeek isiltasuna sentitzen ez badute, ez dute ulertuko. Nola lortuko dugu? Jokoak eginez, musikan beti egiten den bezala.

Jokoak edozein adinetan egin daitezke. Adibidez: umeek abesti bat entzungo dute eta musika geratzen denean (pertsona batek musika gelditzen duenean) umeek euren burua ukitu behar dute. Oso dibertigarria da ume txikiekin egiteko.

Klasearen hasieratik ISILIK hitza errespetatu behar da. Ikasleei, isiltasuna dagoenean beste soinu batzuk entzun daitezkeela esan ahal zaie. Isilik geratzen direnean, entzuten dituzten soinuez galdegin ahal zaie.

Kontuan hartu behar da soinua mugimendua, eta isiltasuna atsedena dela.


Entzumen bereizketa eta entzumen memoria

Entzumen bereizketa:

Ume batek soinu konkretu batzuk objektuekin konparatu baditzake, entzumen bereizketa duela esan daiteke. Zer da konparatu daitekeena? Abesti baten notak, animalien soinuak …

Umeak egiten duen lehenengo gauza, inguruko soinuak entzutea da. Naturako soinuak entzuten ditu: txoritxo baten kanta, beste ume batzuen ahotsa …

Hau lantzeko hainbat jolas aurki ditzakegu. Errazena da soinu pila dituen CD bat jartzea, eta umeek banan-banan entzungo dituzte, azkenik, soinu bakoitza zer den esateko.

Hemen jartzen dizkizuet umeei jarri ahal zaizkien soinu adibide batzuk:
- Naturaren soinuak


Entzumen memoria:
Memoria mota hau era askotan lantzen da. Asmakizunak egitea oso dibertigarria izan daiteke, eta umeei asko gustatzen zaio. Umeei oso ezaguna egiten zaien abesti bat hartuz, asmatu behar dute zer abesti den. Nola? Abestiaren izena esanez edo hura abestuz. Dena den, instrumentuekin ere egin daiteke.


Sentsibilitate musikala

Sentsibilitate musikala, joko eta abestien bidez garatzen doa. Umeak abesti bat eskatzen duenetik demostratzen du bere sentsibilitatea.

Musikarekin zerikusia duen euren gorputzaren posibilitate guztiak ezagutzen dituztenean (pultsua jarraitzeko txaloak, instrumentuak entzuterakoan sentimenduak …) euren sentsibilitate musikala garatzen doaz.

Musikarekin izaki sentikorra sortzen da; istorio bat entzutean hunkitzen dena.

Printzipio konkretu batzuk irakastea gomendatzen da, adibidez: naturarekiko maitasuna, errespetua …

Soinuaren oinarrizko ezaugarriak:

1) Azkarra - Motela
(Soinuaren abiadurari dagokio)
Hau lantzeko erarik onena, umeek ezagutzen duten abesti bati abiadura aldatzea da. Lehenik abestia azkarrago abestuz, eta gero motelago. Horrela, umeek ezaugarri horiek ulertuko dituzte.

2) Indartsua - Ahula
(Soinuaren altuerari dagokio)
Hau. aurrekoaren antzera landu daiteke, hau da, abesti ezagun bat hartuz, eta estrofa bakoitza indartsuago edo ahulago abestuz. Normalean, 2 urtetik goragoko umeek barneratzen dute hoberen. Bain honek ez du esan nahi umee txikiagoekin joku modura landu ezin daitekeenik.

3) Zorrotza - Grabea
(Soinuaren altuerari dagokio)
Umeek hau ulertzeko, objetuen soinuekin erlazionatu daiteke, adibidez: iñurria (zorrotza) eta elefantea (grabea). Txikitxoa den guztia zorrotza izango da, eta handia dena, grabea.

4) Luzea - Laburra
(Soinuaren luzeerari dagokio)
Hau azaldu daiteke soinu luze bat nola izan daitekeen azaltzen, eta nola izan daitekeen soinu labur bat. Txirula erabili daiteke ariketa hau egiteko.