Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten dugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.

Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.

Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.

Argazkiaren iturria: http://never-want-to-leave.blogspot.com/2011/01/musica.html

2012-02-16

Nire lehenengo musikako klasea

Unibertsitatean ikasten ari naiz, eta 2. mailan gauden ikasle guztiok hilabete bat egon gara ikastoletan praktikak egiten.  Musikako irakasleari neuk bakarrik klase bat ematea eskatu diot, eta berak baietz esan dit inolako zalantzarik gabe. Dena den, ez dut bere liburua erabiliko, nire material propioa eramango dut.

Oskorriren abestia:
Lehendabiziz Oskorriren "Biarritzen etxe batean" abestia jarri diet umeei. Hasieran ez dute abestu, lotsa eta ezjakintasunagatik, baina gero, bigarren aldian denek abestu dute. 

Erritmoak:
Patxi Perezen diskaren "Borobila" musika erabiliz, erritmo batzuk egin ditugu, (pultsua eta azentuaren arteko ezberdintasunak argitu ostean).
  • 2 talde, batek pultsua eta besteak azentua. "Aldatu" hitza entzutean, azentua egiten dabilen taldea pultsua egin du, eta alderantziz. 

Erreztasuna ikusi dudanez zailtasun maila handitu dut:
  • 3 talde: pultsua, azentua eta erritmoa. Hau, ordea, zailegia iruditu zaie, eta oso trakets ibili dira hau egiten. Dena den, oso ongi pasatu dute. 



Musikograma:
Bizet-en Carmen obraren "Toreatzailea" fragmentua erabili dut umeei musikogramak zer diren erakusteko. Hauexek izan dira pausuak:
  •  Musikograma zer den azaldu, eta nola musika marrazkien bidez jarraitzen den. 
  • DINA3 batekin eta musika jarrita, nik atzamarrarekin jarraitu dut musikograma, eta umeak niri begira egon dira, zer egin behar duten jakiteko. 
  • Musika berriz jarri, bigarren aldiz, umeei musikogramaren fotokopiak banatu, eta bakoitzak bere musikograma jarraitzen saiatu dira. Norbait galtzen bada, nire atzamarra begiratu dezake. 
  • Higugarren aldian pusikak banatu ditut, eta musikogramak eskatzen zuen momentuan pultsua jarraitu dugu pusiken korapiloarekin. 
  • Azkenik, musika berriz jarri eta musikograma oso osorik eta eskatzen dituen elementu guztiekin egitea lortu dugu. Tamalez, azkeneko zatian pusika apurtzea eskatzen zuen musikogramak, eta hori ez zaie umeei gustatu, izan ere, pusika etxera eraman nahi izan dute. 
Hobetzeke: 
Musikograman, pusikak erabili behar direnez eta umeei pusika apurtzea pena ematen dienez, beste hainbeste pusika ekarzea komenigarria da, klasea amaitzean bakoitzari bat banatzeko. Horrela ez dira penarekin geratuko. 


No hay comentarios: