Zergatik?
Normala delako ume guztiek instrumentuak ez edukitzea, baina ahotsa denok daukagunez, erabiltzen ikasi behar dugulako.
Gainera, umeei izugarri gustazen zaie abestea.
Hemen bideo batzuk utzi dizkizuet, umeekin abestu daitezkeen abestiak ikusteko.
Lehenengo bideoa, unibertsitateko ikaskide batekin grabatua da.
"Txori txiki bat" abestia grabatu genuen, hona hemen letra:
Txori txiki bat
negarrez ari da.
Txio txioka
amari deika.
Goizean habitikan
ihes egin du
Iluntzean basoan galdu zaigu.
Txio, txio.
Hurrengo bideo hau, neuk grabatua da. Pixkat txarto dago, baina abestia entzuteko nahikoa dela deritzot. Triste bizi naiz eta abestia da. Neuk bakarrik estrofa bat kantatzen dut, baina hemen duzue letra osoa:
Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badaukat bihotzian
hainbat atsekabe
Maite bat maitatzen det
bainan haren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe (Bis)
Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake
Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider. (Bis)
Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi
Uste det zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi. (Bis)
1 comentario:
Oso ondo abesten duzu pitxin! Zelako ahotsa! Gure bideoa ordea.... jajajaj y los derechos de autor non geratu dira?? jejejej
Publicar un comentario