Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten dugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.

Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.

Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.

Argazkiaren iturria: http://never-want-to-leave.blogspot.com/2011/01/musica.html

2011-11-05

Musika, haur hezkuntzatik lantzen da

Haur hezkuntzan musika gela bat izatea gomendatzen da, beste ekintzak alde batera utziz.
Kontzentrazioa behar dute lan egiteko, eta mugitu ahal izateko lekua ere. Bertan, klaserako beharrezkoak dituzten gauzak aurkitu behar dituzte, instrumentuak adibidez.

Erritmoa:
Erritmoa umeekin oso gazteak direnetik lantzen da. Esan daiteke, ikasketa musikalaren oinarria dela.
“Erritmoak musikaren konpasari esanahia ematen dio”

Konpasak abestiaren abiadura markatzen du. Erritmoa gizabanako bakoitzaren izaeran dago, egunerokotasunean, bizitako esperientzietan… GUZTIAK DAUKA ERRITMOA.

Honek (erritmoak) hiru elementu nagusi ditu:

Pultsua:
“Pultsua musikaren konstantea da”.
Txaloak ematearekin eta ibiltzearekin lan egitea gomendatzen da. Pandereta batekin marka daiteke pultsua, eta umeek txaloekin eta ibiliz jarraituko dute martxa.

Oso txikiak direnekin, albo batera eta bestera kulunkatuz landu daiteke, ezagunak diren abestiak erabiliz.


Azentua:
“Azentua, nabarmentzen den pultsua da”.
Azentua, umeak pultsuaren kontzeptua benetan barneratu duenean landu behar da, normalean, 4 urterekin da egokiena. Lehendabizi, azaldu diezaiekegu hitzek azentua daukatela, indartsua den silaba. Hitzak erabiliz, pultsua landuko dugu, silaba indartsuan txaloak emanez. Esaldi honek lagundu gaitzake: Manzanita del Perú, ¿Cuantos años tienes tú?.

Erritmoa:

“Hitz edo abesti baten erritmoa lantzeko, silaba bakoitza txalotu behar da”
Oso zaila da erritmoaren definizio zehatza aurkitzea, praktikara eramatean hobeto uler daiteke. Silaba bakoitza markatzea bezalakoa da, baina beti ez da horrela izaten.

Erritmoa pultsua eta azentua guztiz barneratuta daudenean landu behar da, 5 urterekin adibidez.

Klaseko umeen izenekin hasi gaitezke, txaloak emanez edo klabeak erabiliz.


Iturria:
http://www.cosasdelainfancia.com/biblioteca-articulo07.htm


Argazkia:
http://www.aprenderinglesfacil.es/2009_07_01_archive.html

1 comentario:

Amaia dijo...

kaixo Arrate!

Begira hamen uzten dizut haur eta lehen hezkuntzan musikari buruzko zerbait ikasteko balio dezakeen abesti bat. Oso dibertigarria irduditzen zait niri!

http://www.youtube.com/watch?v=Bil1V71UlLY

p.d.: asko gustatu zait zure audizioaren bideoa! :)