Musika gizarteak maitatua da. Genero abesti mordoa entzun eta abesten dugu; irratian, telebistan … Baina maitasun hori berehala bukatzen da.
Nahiz eta fama handia eduki, musikari ez zaio duen garrantzia ematen. Denok musika jakin nahi dugu, baina funtsezko gauzak ikasi barik.
Egun luze hauetan musikaz hitz egingo dugu, merezi duen garrantzia emanez.
Argazkiaren iturria: http://never-want-to-leave.blogspot.com/2011/01/musica.html
2012-09-30
Axis of awesome
Tamalez, bideo honetan agertzen dena egia osoa da. Hau da, modan dauden abesti gehienak 4 akordez osatuta daude, baina tonu ezberdin batean. Baina, talde honen kasuan bezala, abestiak pilatuz eta aztertuz gero, berehala konturatzen gara bere sinpletasunaz.
Mozart Group
Arratsalde on guztioi!
Duela ordu batzuk Mozart Group taldea ikusi dut youtuben eta zuekin partekatzea erabaki dut.
Musika ikasgaia ez da beti aspergarria izan behar, nahiz eta musikako irakasleek gehienetan ez dituzte ikasleak behar bezala motibatzen, eta ez dira gai kontzertu klasiko bat erakargarri egiteko.
Zorionez, talde honek musika klasikoa ulertzen laguntzen digu, baita barre batzuk egiten ere. Disfruta ezazue!
Duela ordu batzuk Mozart Group taldea ikusi dut youtuben eta zuekin partekatzea erabaki dut.
Musika ikasgaia ez da beti aspergarria izan behar, nahiz eta musikako irakasleek gehienetan ez dituzte ikasleak behar bezala motibatzen, eta ez dira gai kontzertu klasiko bat erakargarri egiteko.
Zorionez, talde honek musika klasikoa ulertzen laguntzen digu, baita barre batzuk egiten ere. Disfruta ezazue!
2012-02-16
Nire lehenengo musikako klasea
Unibertsitatean ikasten ari naiz, eta 2. mailan gauden ikasle guztiok hilabete bat egon gara ikastoletan praktikak egiten. Musikako irakasleari neuk bakarrik klase bat ematea eskatu diot, eta berak baietz esan dit inolako zalantzarik gabe. Dena den, ez dut bere liburua erabiliko, nire material propioa eramango dut.
Oskorriren abestia:
Lehendabiziz Oskorriren "Biarritzen etxe batean" abestia jarri diet umeei. Hasieran ez dute abestu, lotsa eta ezjakintasunagatik, baina gero, bigarren aldian denek abestu dute.
Erritmoak:
Patxi Perezen diskaren "Borobila" musika erabiliz, erritmo batzuk egin ditugu, (pultsua eta azentuaren arteko ezberdintasunak argitu ostean).
- 2 talde, batek pultsua eta besteak azentua. "Aldatu" hitza entzutean, azentua egiten dabilen taldea pultsua egin du, eta alderantziz.
Erreztasuna ikusi dudanez zailtasun maila handitu dut:
- 3 talde: pultsua, azentua eta erritmoa. Hau, ordea, zailegia iruditu zaie, eta oso trakets ibili dira hau egiten. Dena den, oso ongi pasatu dute.
2012-02-08
Altxorraren bila
Suscribirse a:
Entradas (Atom)